XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Zuek
Nik zuhaitza jotzen dudala ikusten duzuenean, laga intxaurrok.
Armaiarma itzuli zen beste animaliengana eta bere indarra zela eta ez plantak egiten hasi zen.
Animaliok barreka hasi zitzaizkion hain animalia txikiak halakoak egiten ikustean.
Horrela zeudela ez zuten ikusi usoak zuhaitzean ezkutatzen.
Eta hauxe zen, hain zuzen, armimarmak nahi zuena.
Animalia guztiak ixeka eta burlezka bazeuden ere, armiarma irmoki zuhaitzera hurbildu zen.
Bere hanketako bat altxa eta enborra indarrez jo zuen, baina ez zen entzun zarata ñimiñoenik ere.
Hasiak ziren animaliak bere paparrak puzten armiarmari burla sonatua egiteko, bapatean plop!, plop! entzun zenean, bi intxaur lodikote lurrera erori ziren.
Harridura oihua entzun zen eta lehoiak armiarmari ` kauris ` (1)
Animaliak banatu ziren, baina armiarma atzera geratu zen usoekin hitz egiteko: - Eskerrik asko
- Zer da ba nahi duzuna?- galdetu zion uso-arrak.